Sektore pribatua - Reserva de Contratos
Breadcrumb
Sektore pribatua
Bloque Banner Sector Private

Sector privado
Nafarroako ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko laneratze-enpresek (LE) eta enplegu-zentro bereziek (EZB) askotariko zerbitzuak eskaintzen dituzte sektore pribatuan azken 15 urteetan, kalitate eta kaudimen egiaztatuarekin eskaini ere.
Premia jakin bati erantzuteko, zure enpresak eskatzen ahal ditu ekimen sozialeko eta irabazi- asmorik gabeko enplegu-zentro berezi baten edo laneratze-enpresa baten zerbitzuak.
LEek eta EZBek askotariko zerbitzu-zorroa dute, esteka honetan ikusten ahal duzun moduan (direktorioa edo zerbitzuak zabaltzeko esteka).
Ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko enplegu-zentro berezi bat edo laneratze-enpresa bat kontratatuta, erantzukizun sozial korporatiboa (ESK) sustatzen ahal duzu, zeurea zein enpresarena.
Zure enpresan 50 lagunek baino gehiagok lan egiten badute, lanpostuen % 2 gutxienez desgaitasuna duten pertsonentzat gorde beharko duzu (hala zehazten du 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak) edo, bestela, ekimen sozialeko eta irabazi asmorik gabeko enplegu-zentro berezi batekin azpikontratatu beharko dituzu zenbait zerbitzu.