Hasiera - Reserva de Contratos
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Kontratu-erreserbaren itzulkin soziala
Desgaitasuna duten edo bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzako zuzeneko onurak ekartzeaz aparte, kontratu erreserbatuetan inbertitutako euro bakoitzak 2,73 €-ko inpaktua sortzen du gizartearen alde. Sakatu hemen txosten osoa eskuratzeko, edo hemen laburpen bat ikusteko.
Laneratze-enpresak / Ekimen sozialeko enplegu-zentro bereziak eta beste zenbait enplegu-zentro berezi
Laneratze-enpresak eta enplegu-zentro bereziak eragile ekonomikoak dira, eta haien funtsezko helburua da laguntza eskaintzea baztertuta edo baztertzeko arriskuan dauden langabeei eta desgaitasunen bat duten pertsonei, eta pertsona horiei gizarteratzen eta laneratzen laguntzea.
Ekimen sozialeko enplegu-zentro bereziak/Beste zenbait enplegu-zentro berezi
Ekimen sozialeko enplegu-zentro bereziek ez dute irabazi-asmorik, eta irabazien % 100 berrinbertitzen dute desgaitasuna duten pertsonen enplegua eta lan-baldintzak hobetzeko. Beste zenbait enplegu-zentro berezik, bestalde, etekinak libreki berrinbertitzea erabakitzen dute, errentagarritasun-helburuen, finantza-itzulkinen eta negozio-ereduaren arabera.
Zerbitzuaren kalitatea
Zerbitzuen kalitatea, bezeroarentzako arreta eta enplegu inklusiboa uztartzen dituzte; alderdi biziki beharrezkoak, inondik ere, pandemia agertuz geroko egoera sozioekonomikoari aurre egiteko.
Aniztasuna
Nafarroako merkatu eta lurraldeetan daude, eta jarduera ekonomikoa, enplegua, aberastasuna eta kohesio soziala eskaintzen dituzte.
Eduki publikatzailea
Kontratuen erreserba - Bilatzailea
EINA: Asociación de Empresas de Inserción de Navarra
EINA: Nafarroako Gizarteratzeko Enpresen Elkartea
Laneratze-enpresek bateratu egiten dituzte merkatu bateko jarduera ekonomikoa (merkataritza-sozietateak) eta gizartetik eta lanetik bazterturik gelditzeko arriskuan daudenen integrazioa eta prestakuntza soziolaborala.
CEISNA: Asociación de Centros Especiales de Empleo de Iniciativa Social de Navarra
CEISNA: Nafarroako Gizarte Ekimeneko Enplegu Zentro Berezien Elkartea.
Enplegu-zentro bereziak entitate ekonomikoak dira, eta beren helburu nagusia lortzera bideratzen dituzte irabazi guztiak; hau da, desgaitasuna duten pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzera.